Webguneko Txokolateak atalean ikus dezakezu guk prozesu artesanal honetan egindako txokolatearekin sortutako produktu guztiak.
Kakao arbolak Hego Ameriketako eremu tropikalean du jatorria; eta 6000 urte pasa dira bertako lurretan espontaneoki hazten hasi zenetik.
Kakaoaren izen zientifikoak, Theobroma Cacao, jainkoen elikagaia erran nahi du. Tribu Olmekek edari mingots gisa hartzen zuten, Maiek moneta edo txanpon modura erabiltzen zuten, eta Aztekek ere kontsumitzen zuten.
Ameriketako kolonizazioarekin kakaoa Europara iritsi zen, XVI. mendean Hernán Cortés-ek berarekin ekarri baitzuen. Hasiera batean gorteak eta aristokraziak baino ez zuen kontsumitzen txokolatea, baina gero herritarren artean ere zabaltzen hasi zen.
VXIII. mendean, lehendabiziko aldiz, txokolatea mekanikoki fabrikatzen hasi zen; eta XIX. mendean, Suitzan, txokolatearen ekoizpen industrialari ekin zitzaion.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.