Ongi etorri

Ongi etorri Arkupe Gozotegi eta Txokolategiaren webgunera.
Arkupeko produktuak etxean ekoizten ditugu, elaborazio prozesu guztia artisau-lana delarik.
30 urte baino gehiago daramazkigu era aunitzetako produktuak sortzen: txokolateak, urrakin-egiña, bonboiak, tabletak, pastak, pastelak, izozkiak, etab. luze bat.
Nafarroako Elizondo eta Irurita herrietan ditugu salmenta puntuak.

Txokolatearen elaborazioa

Kakao-aletik txokolateraino

Txokolatea kakao-aletik hasita ekoizten dugu. Kuba, Venezuela, Ekuador, Madagaskar eta bertze hainbat herrialdetatik ekarritako kakaoa landuz – eskuz hautatu, txigortu, azala kendu, xehatu…- egiten dugu hain berezia den Arkupeko txokolatea.