ARKUPE GOZOTEGIA
Arkupe Gozotegi eta Txokolategian 30 urte baino gehiago daramazkigu txokolate eta gozogintzako produktu desberdinak sortzen.
Ekoizpen prozesu guztia artisau-lana da, eta erabiltzen ditugun lehengaiak kalitate gorenekoak dira.
Bi salmenta puntu dauzkagu Nafarroa iparraldeko Baztan bailaran, Elizondo eta Irurita herrietan. Azken honetan gozotegi eta txokolate lantegiak daude. Hemen ekoizten ditugu produktu guztiak.
GOZOTEGIKO LANTEGIA
2008. urtean guztiz zaharberrituta, Arkupe-ko lantegi artesanalak makineria berriarekin egiten du lan.
Txokolateak, urrakin-egiña, bonboiak, tabletak, pastak, pastelak, opilak, izozkiak, denboraldiko produktuak… egiten ditugu.