Prozesua

Txokolate on bat sortu ahal izateko, ezinbertzekoa da kalitatezko lehengaiak eskuratzea. Arkupe-n Venezuela, Ekuador, Uganda, Peru eta bertze hainbat herrialdetatik ekarritako kakao-aleak erabiltzen ditugu.

obrador-proceso1

Lehengaia lantegian dugularik, artisau-ekoizpen prozesuari ekiten diogu: kakao-aleak eskuz hautatu, txigortu, azala kendu, aleak ehotzi, azukrearekin nahasi, fintzeko makinara pasatu…

obrador-proceso2

Behin txokolatea prest dugula, hemendik eratorritako produktuak sortzen ditugu; hala nola, bonboiak, tabletak, urrakin egiña, trufak, pastelak, txkolatinak, pastak, etab.

obrador-proceso3

Webguneko Txokolateak atalean ikus dezakezu guk prozesu artesanal honetan egindako txokolatearekin sortutako produktu guztiak.

Txokolatearen historia

historia-chocolate

Kakao arbolak Hego Ameriketako eremu tropikalean du jatorria; eta 6000 urte pasa dira bertako lurretan espontaneoki hazten hasi zenetik.
Kakaoaren izen zientifikoak, Theobroma Cacao, jainkoen elikagaia erran nahi du. Tribu Olmekek edari mingots gisa hartzen zuten, Maiek moneta edo txanpon modura erabiltzen zuten, eta Aztekek ere kontsumitzen zuten.
Ameriketako kolonizazioarekin kakaoa Europara iritsi zen, XVI. mendean Hernán Cortés-ek berarekin ekarri baitzuen. Hasiera batean gorteak eta aristokraziak baino ez zuen kontsumitzen txokolatea, baina gero herritarren artean ere zabaltzen hasi zen.
VXIII. mendean, lehendabiziko aldiz, txokolatea mekanikoki fabrikatzen hasi zen; eta XIX. mendean, Suitzan, txokolatearen ekoizpen industrialari ekin zitzaion.

historia-chocolate2